Paisaiaren ahotsa: Urduñako izenak

Oro har, toponimia lanak (mendi, erreka, landa, iturri eta abarren izenak) zerrenda batzuetara mugatzen dira, datu zehatz asko biltzen duten liburu marduletan aurkeztuak eta, gehienetan, apalategi batean betiko ahaztuko direnak.

Ezinbestekoak dira ikerketa saio horiek halere, hor dugulako informazio iturria. Ezinbestekoak dira, noski, baina… ez dira nahikoa, zerbait osagarri dugulako faltan. Horra noa…

Toponimia barrunbeetan sentitu behar den zerbait da. Gure arbasoetako edozeinek izen bat jartzean zer irudikatu nahi zuen asmatu behar dugu, paisaiako zeri ematen zion lehentasuna eta zeri ez eta zergatik: zerk abiatzen zituen bere emozioak, azken finean. Toponimia, gizakiok izen bihurtutako emozioak delako.

Horregatik txango bat antolatuko dugu, basotik urratsak egin bitartean, lurraren mezu horiek entzuten eta ulertzen saiatzeko. Bestetik, leku-izenak argitzeko truku batzuk eskainiko ditugu nork bere bidea egin dezan etorkizunean.

Urduña herriko Larruazabal aldean izango da, paisaia paregabeak dituen hizkuntza ezberdinen topagune hartan.

Parte hartzeko ez da dirurik eskatuko, jakina. Baina bai eskatuko da izena aldez aurretik ematea, lekuak zorrozki mugatuko direlako 60 lagunera.

Edonork egiteko moduko ibilbidea da eta EUSKARAZ egingo dugu.

Hona jakin beharrekoak:

Hitzordua: urriak 28 (10:00 – 13:00)
Antolatzailea: Urduñako Udala.
Informazioa eta erreserbak: 945 384 384 – turismo@urduna.com

Ekimen hau, Ondarearen Europako Jardunaldien barruko saio bat da, aurten PAISAIAren gaian zentratua.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


*