Paisaje modelado por los castaños

Sarritan, Gorbeiako magaletatik eskegita dauden baso liluragarriak naturaren maisulan gisa interpretatzen ditugu. Hala ere, gizakiak zizelkatu zuen gaur hain atsegin dugun paisaia hori. Neurri handi batean, gaztainaren laborantzari eta merkataritzari zor diegu.

Gorbeian duela mende batzuk indarrez sartu zen kapitalismo komertzial hasiberriaren era ikusgarria izan zen eta operadore eta salgaien mugimendu handiak ekarri zituen.

Hori guztia ezagutzeko ibilbide bat egingo dugu. Hantxe daude, gure zain, kirikino-hesiak, basoko ustiapen horretarako funtsezkoak ziren harrizko eraikuntza zirkularrak.

A menudo interpretamos los sugerentes bosques que cuelgan las laderas de Gorbeia como una obra maestra de la naturaleza. Sin embargo, ha sido la mano humana la que entalló ese paisaje que hoy tanto nos deleita. Lo debemos en gran medida al cultivo y comercio de la castaña, una muestra del incipiente capitalismo comercial que irrumpió en Gorbeia hace siglos, con grandes movimientos de operarios y mercancías. Te invitamos a acompañarnos a un bello recorrido para conocer diversos kirikino-hesi o ericeras, construcciones circulares de piedra claves para esa explotación del bosque.

Hizkuntza: Euskara/gaztelania.
Elkargunea: Orozkoko Museoa.
Eguna eta ordua: Urriak 21, larunbata. 10:00etatik 13:30era.
Antolatzailea: Orozkoko Udala eta Aunia Kultura Elkartea.
Informazioa eta erreserbak: 946 339 823 – museoa.orozko@bizkaia.org
Lekuak mugatuak dira.

Gaiari lotua: la kortina de Mendi

Salud, dinero y amor

GAZTAINEK BEREBIZIKO GARRANTZIA izan zuten Laudio, Okondo, Orozko eta Luiaondo herrietako behinolako ekonomian. Gosea kentzeaz gain, baserrian ohikoak ez ziren diru-irabaziak ekartzen zituen.

Eta hori guztia gutxi balitz, bikote asko sortu zen lanbide haren ondorioz, gaztaina-biltzaileak sarritan, kanpotik aldi baterako etorritako neska gazteak zirelako. Hau da, osasuna, dirua eta maitasuna zor zitzaizkiola gaztainari neurri handi batean.

Kortina edo kirikino-hesiak, bestetik, gaztaina-uzta basoan pilatzeko egindako harrizko eraikuntza batzuk dira.
Horietako baten aztarnak ikusiko ditugu, non eta Luiaondoko Legorra izeneko tokian. Datorren larunbatean (ekainak 24), 10:30ean abiatuta Luiaondoko “Otueta” Gizarte Etxetik. Hortik aurrerakoa, zoriontsua izatea ala ez, zure esku dago.

 

LA CASTAÑA FUE DE VITAL IMPORTANCIA para pueblos como Laudio, Okondo, Orozko o Luiaondo. Además de saciar el hambre, su comercio generaba unas ganancias económicas, algo poco común en nuestros caseríos.

Y, por si todo ello fuera poco, muchas fueron las parejas que surgieron de dicha actividad, ya que las apañadoras eran en gran medida muchachas temporeras jóvenes venidas de fuera. Por tanto, podemos afirmar que “salud, dinero y amor” es aquí algo debido a la castaña.

Las kortinas o cortinas (kirikino-hesiak) son, por otra parte, unas construcciones circulares de piedra que se encontraban en los bosques y en las que se apilaba la castaña recolectada.

Visitaremos las ruinas de una de ellas. En el término Legorra de Luiaondo. Este próximo sábado, 24 de junio, con salida a las 10:30 h del Centro Social Otueta de Luiaondo. Lo demás, ser feliz o no, lo dejo en tus manos.

Mila esker.