Neskatoentzako limonadea. Aurkikuntza baten berri

 

Zenbait egunetan, gertakizunak apropos lerrokatzen direla dirudi, patuaren logikatik haragoko indar batek antolatuko balitu bezala. Atzokoa egun horietako bat izan zen.

GARRAFA-LIMONADA SANTA LUZIAN zelan edaten zen irakurri nuen atzo Leonor Aiestaren kontakizun batean.

Leonor Aiesta Goikoetxea Zeberioko Uriondo auzunean jaio zen 1919. urtean eta hainbat konturen berriemailea da Juan Manuel Etxebarria bere semeak idatzitako azken liburuan: Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak-II, Deustuko unibertsitatearen eta Euskaltzaindiaren artean 2016an argitaratua. Bidenabar esango dut liburu-azaleko argazkia nirea dela eta pozarren utzi niola, estimu handian dudalako niretzat lagun eta maisu den zeberioztar hori.

Liburuko kontakizun haietako batean Leonorrek azaldu du nola zetozen aurreko mendearen hasieran, Zeberioko ergoien hartatik Laudion dagoen Ermuko Santa Luzia erromeriara, aspaldi, entzute handikoa, jendetsua. Erdaraz, Santa Lucía del Yermo eta herrian, “la romería los vizcaínos” izengoitiz zen ezaguna, lurralde hartakoak zirelako bisitari gehienak.

Jaian bertan, garrafa-limonada edaten ei zen, ospakizun berezietarako paratzen zen oso edabe preziatu bat eta, egun, zeharo ahaztuta dagoena. Behin egungo grafiara egokitua, hauek dira Leonor Aiestaren hitzok: «Egarria kentzeko, Santa Luziako iturriko ura be edaten genduen, ura hotza, Urkiolako modukoa, eta esaten eudien hagineko mina kentzeko ona zala ahoan. Baina, klaro, tabernea be egoten zan eta ba limonadea be ondo paretan zan. […] Eta gero, esan deutsudana, bazkaria be polita izaten zan, han danok landan oboan-oboan [borobil batean] jarrita maleta sikua [pic-nic, etxetik kanporako janaria] jaten mutilon edariekaz. Neskatoak, en general, limonadea edaten gendun, mutilak e ardaoa botatik [zahatotik]».

Garrafa-limonada, jaietan kontsumitzeko edari izoztu berezia zen eta ardo zuriz, uraz, azukrez eta limoaz egiten zen. Zurezko balde batean [“garrafa”] prestatzen zen, neguan mendietan biltzen zen elurra baliatuz. Santa Luzia inguruan, jardun horretarako elurzulo bat dago.

GARRAFA, SANTA LUZIAKOA. Atzo ere, Ermuko paraje hartara igo nintzen arkeologo batzuekin batera, han Sergio Escribanoren zuzendaritzapean egiten ari diren indusketa arkeologikoak aztertzera eta interpretatzen saiatzera.

Elizan geundela, sarbidetik hurbil, zurezko balde handi bat ikusi nuen, aterki-ontzi moduan erabiltzeko jarria. Gurekin zegoen auzunekoari [Joseba Amondo] harriduraz galdetu nion hartaz eta erantzuna edonor txunditzeko modukoa izan zen: hortik zegoela, nonbait ahaztuta, jakin barik zer edo zertarako zen. Eta duela gutxi bere osabak zaharberritu zuela meza-egunetan, euritako bustiak bertan sartzeko.

Ikusi eta berehala ohartu nintzen balde hori garrafa baten zurezko atala zela. Garrafa zaharra, oraindik engranaje-biraderarik ez zuten garaikoa. Barrunbeak pozaz bete zitzaizkidan, su gabe irakiten jarriak. Hura poza!!!Argazki batzuk atera eta nola ez, letra hauek idazteko hitza eman, haren berri emateko. Noiz eta gaur, Laudioko jaietan Berakatz-eguna ospatzen denean eta, azken hamarkadetako ohiturari jarraiki, asto-gurdi batean garrafa zahar bat eraman denean nahi zuten herritarrei limonada emateko.

Esan bezala, jazoeren aldiberekotasuna susmagarria da gure kasuan: Leonorren oroitzapenak, Ermuko Andra Mari santutegian aurkitutako garrafa atala eta Berakatz-eguneko limonada… Kasualitate gehiegi, ezta? Baietz hortik ibili Santa Luzia, garrafari eragiten, sirin-saran, sirin-saran, sirin-saran…

Por Santa Lucía… ¿empieza a alargar el día?

0_amaneceresimpresionantes_ampliacion

POR SANTA LUCÍA…
…no habrá baserritarra que hoy, 13 de diciembre, festividad de Santa Lucía, pase sin decirnos aquello de “Por Santa Lucía, comienza a alargar el día” o cualquiera de las muchas variantes de la frase en cuestión. Porque les gusta poner en práctica y exhibir su capacidad de memorización de los eventos; porque es una gente que ha vivido siempre mirando al cielo, porque… no tiene nada que ver con la realidad.

En principio, todos sabemos ya que la fecha en empezará a alargar el día será el solsticio de invierno, que puede caernos entre el 20 y el 23 de diciembre. Aunque el más reconocido y celebrado es el día 21, que casualmente es el que nos toca este año. Pues bien: por eso precisamente hacemos el cambio de estación, porque empieza a alargar el día. Así es que no le demos más vueltas y no os embarulléis con lo que os echo encima ahora.

LA DE CAL
Realmente el error en la fecha “popular” y la “científica” proviene de un reajuste hecho entre calendarios en 1582 y que hizo que ese año se pasase directamente del 4 al 15 de noviembre, comiéndose varios días. Y de ahí el desajuste que no ha sido capaz de actualizar el refranero popular.

LA DE ARENA
Pero igual de cierto es que la realidad del solsticio es mucho más compleja de lo que nos cuentan ya que existe un liante de aúpa llamado “perihelio”. Huid de él porque cuando más sepáis de él más os va a complicar la existencia.

vela

VAYA LÍO
¿Y en qué nos afecta el “perihelio” ese? Pues que mientras por las fechas de Santa Lucía ya comienza a alargar un poco la puesta del sol, la tarde, el amanecer sigue atrasándose y restando horas de luz totales. Sólo comenzará a amanecer antes ya pasadas las Navidades y sus Reyes Magos. Y el cómputo total de horas de luz, la suma de todo, ese sí, empezará a alargar a partir del 21. Así es que es un lío. Pero la tarde ya avanza como bien nos desvelan nuestros baserritarras…

Sin más, que Santa Lucía nos conserve la vista… porque seguro que no os habéis enterado de nada de lo que os he contado. Si es que hay veces que no hay como la fe para creer sin entender…

=======

Facebook. Y si quieres recibir más notas de este estilo, no dudes en darle al “AGREGAR A AMIGOS” en mi facebook “felixmugurutza”: me voy a esmerar por no defraudarte ni aquí ni en la realidad exterior.

=======

felix facebook