Zenbat eta gorago, uzkia orduan eta ageriago

Eusko Alkartasunak eta betiko Ezker Abertzaleak [Enlace roto.] asteburuan Bilbon islatu den bezala, Euskalduna Jauregian izan den ekitaldian.

Bertan, bide politikoak bakarrik erabiliko dituztela berretsi dute bi alderdiek. Hori bai, ETAri ez diote aipamen zuzenik egin, eta EAk horri men egin dio.

Egia esan, xehetasun “txiki” hori alde batera utzirik, bide politikoak berrestea eta edonolako indarkeria gaitzesten dutela gogora ekartzea beti da poztekoa. Baina zalantza txikia geratuko zaigu, eta espero betiko geratzea: ETAk zerbait egingo balu, zein erreakzio ikusiko genuke? Gogor agertuko lirateke kontra?

efe_20100620_152732_pa4466ea_1Ez nuke beste faktore bat baztertu nahi. Nondik eratortzen da fusio hau? Anaitasun politikoa bakarrik al dago tartean ala biziraute soilak bultzatu ditu honetara?

EAren osasun politikoa oso kolokan geratu zen azken bi hauteskundeen ostean, gizarteak ez baitzien espero zuten bultzada eman. Ezker Abertzalea, bere aldetik, “justiziarekin” hainbatetan topo egin ostean, ezin du astirik galdu, Aralarren itzala baitauka gainean.

Ez da gaizki pentsatzearren, benetan Euskal Estatua bakarrik xede duen mugimendua bada, ongi etorria bedi. Baina alderdikeria hor nonbait badabil ezkutuan, euskal politika gehiago nahasi eta aldrebes dezakeen ekimenaren aurrean egon gaitezke.

Azkenik, Nafarroan gertatzen ari denarekin ere, zer daukagu? Nafarroa Bai koalizioak une latzak bizi ditu, hain zuzen ere EA eta Aralarren arteko barne lehia dela-eta. Ez dirudi oso erraza denik Ezker Abertzalea nolabait koalizio horretan sartzea, eta EAk zelan uztartuko ditu Nafarroako abertzaleengan ilusioa sortu zuen koalizioaren osasuna eta Ezker Abertzalearekin dauzkan hartu eman hurbil berriak?

Euskal Elkarte Autonomoan alderdi abertzaleen atomizazioa larria bada, Nafarroan NaBai-k ematen zuen indarra arriskuan jartzeak, ez du ematen oso aukera azkarra denik.

Ezker Abertzaleak bizirik eta indartsu jarraitu nahi du, eta EAk gora egin nahi du, baina badakigu, zenbat eta gorago…

2 thoughts on “Zenbat eta gorago, uzkia orduan eta ageriago”

  1. Ai Ugaitz Ugaitz… zer geratzen da ba, zeren beldurra daukazu. Lan hitzarmen honek EAJri botuak kenduko dizkionaren beldur zara????

    1. Kaixo lagun.

      Ez da beldurra, egoeraren azterketa da. Subjektiboa, jakina, baina azterketa. Hemen guztion iritziak dira ongi etorriak, eta artikuluan zehazten dudan bezala, euskal estatua sortzeko ekimena besterik ez bada, ongi etorria.

      Besarkada bat.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *


*