Gaizkiaren ardatza: Osama “Bildu” Laden

Obelixen esaldia datorkit burura behin eta berriro: “erromatar hauek erotuta daude”.

Mundua zeharo zoratu egin zaigu. Bakearen Nobel saria duen Obama, Estatu Batuetako presidentea, publikoan agertzen da pertsona bat erail dutela adierazteko, harro-harro.

Bai, pertsona hori Bin Laden da, terrorista gaizto hura; baina zer estatu demokratikok erailtzen du pertsona bat, aurretiazko epaiketarik gabe gainera, eta gero poz-pozik atera jendaurrean Berri Ona ematera?

Hori da arazoak konpontzeko daukagun edo nahi dugun modua? Ematen du baietz, Europar Batasunak belarriekin txalotu baititu Obama presidentearen jarrera eta erabakia. Orain mundua seguruagoa dela diote, ikusiko dugu zer nolako erantzuna ematen duen hemendik aurrera terrorismo islamistak, zoroak edonon aurki baititzakegu. Nik behintzat, hurrengo hilabeteotan, ez nuke Washingtonera doan hegaldirik hartuko.

Eta… A! Gorpua eta guzti zeukan Obamak hortik gordeta hasieran, baina kasualitatez orain itsasora bota dute. Ikusi Zaldieroak Berrian argitaratu duen zinta.

Eta Euskadin bertan ere, badaukagu gure “malomalosoa”; gertatzen dena da, hemen, “malomalosoak” izen ezberdinak eta identitate anitz hartzen dituela besteok despistatzeko. Hartu duen azken izena “Bildu” izan da.

Bildu horren atzean terrorista gaizto asko dago, eta pertsona onez mozorrotutako beste terrorista pila. Denak dira txarrak, denak kaka. Terrorista baten (irakurri “ezker abertzaleko politikaria”) Facebookeko laguna bazara eta Bilduren haueskunde-zerrendan bazoaz… ILEGALIZAU!!! Bada ez bada. EA eta Alternatiba alderdiek ibilbide demokratiko fina daukatela atzetik? AAAAAAAA!!! Sesiente! Zertarako sartu dira saltsa honetan?

Horiek dira Espainian dauden justizia eta demokraziaren kontzeptuak.

Baina mundua zoratzeko modukoa denez, antzeko egoeren aurrean hauteskundeetara normal aurkeztu diren alderdiek, hauteskundeak aurkaratu nahi dituzte Estrasburgon, Konstituzionalak ez badio Bilduri bere oniritzia ematen. Alderdi horiek EA, Alternatiba eta Ezker Abertzalea bera dira (orain lau urte, leku batzuetan bai eta beste batzuetan ez  esan ziotenean, jokoa onartu zuen arren).

Horren aurrean, zoratzekoa den honetan, zer eskatuko diete gainerako alderdiei? Non jarriko diete onargarritasunaren listoia?

Garai latzak datoz, zoratzeko modukoak hauek ere…

4 thoughts on “Gaizkiaren ardatza: Osama “Bildu” Laden”

  1. Zurekin ados nago. Guztien on egiten bada, dena balio du. Baina zer ote da ongia? Hedabideek bakarrik dakitena.

    1. Norberak jakin behar du zer dagoen ondo eta zer txarto, eta guztia ez dagoela justifikaturik.

      Milesker zure iritziagatik.

    1. Post berean komentatuta daude, baina ez nahasirik. Lotura bakarra “malomaloso” hitzaren bidez egin dut, Euskadin gertatzen ari den gabezia demokratikoa salatzeko.

      Hori bai, ikuspuntu sinplista eta eskasa izan daiteke nolanahi ere, iritziak iritzi.

      Eta eskerrik asko zure ekarpenagatik.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *