Gailu mugikorrak

MLW burutu du UNESCOk Otsailaren 18tik 22, alegia, Mobile Learning Week. Mobile learning, edo gailu mugikorren bidezko ikaskuntza. Izan ere, guztiontzako hezkuntzarako ekarpen garrantzitsua dela uste da,  hurrengoekin lotuta: sarbidea hedatzearekin, kalitatearekin eta berdintasunarekin. Mar Camacho kidea ere ibili da bertatik.

Egia esan, ez da erabat berria m-learning honen kontua. Esate baterako,  duela pare bat urte galdetzen nuen euskaraz nola esan. Baina ematen dit eguneroko jardunak ez daudela, oro har, horren hurbil. Eta ez, hain zuzen, Deian ez dudalako aurkitu horren inguruko albisterik (bai, ordea, [Enlace roto.])

Jon Bustillok izenburukoaren ildotiko galdera bota zuen orain dela hilabete batzuk. Nire ustez, sarritan horrelako gailuak, telefonoak nagusiki, mehatxutzat hartzen dira maila guztietako ikastetxeetan, eta ez aukera gisa. Berriki argitara emandako lan eta esperientziek (honatx adibide bat) bide berriak urratu beharko liratekeela ematen dute aditzera, UNESCOk mahaigaineratutakoari jarraiki.  Bitartean, ez legoke gaizki barne araudietan ikuspegi horri tokia ematen hastea; hona hemen tajuzkoa iruditzen zaidan gazteleraz eginiko proposamen bat.

 

 

Etxerako lanen inguruan

Bilboko Udalaren ekimen baten berri izan dut. Irakurri dudana baino ez dakidala aurreratuko dut, beraz ez ditut ezagutzen ez mamia ez arduradun zuzena. Euskaraz ez dakiten gurasoei zuzenduriko tailerrez ari naiz; etxerako lanetan  laguntza emateko aholkuak eskaintzen zaizkie eta  “[Enlace roto.]ekimen orokorragoaren baitakoak dira.

Alabaina,  ez da hizkuntzari buruzkoa nire hausnarketa, seme-alabei etxerako lanetan laguntzea zer den baino. Egia esan, sarri entzun ohi zaie gurasoei seme-alabekin batera egiten dituztela horrelako zereginak edota etxera doazela umeek horiek egin ditzaten. Horrez gain, dena delako “laguntza” horrek noiz arte iraun behar duen mintzagai izan genezake.

Urrutiago noa; bidegabekeria deritzot etxerako lan izena ematen zaion askori. Ikaslearen testuingurua eta dituen baldintzak/aukera funtsezkoak dira gainera. Adibide bat. Eman dezagun horrelako egoera bat ematen dela: “begira ezazu etxean Interneten…” Eta ez badauka? Gutxi izango dira horrelako egoeran daudenak agian (tira, Eustaten estatistiken arabera, 2012an %40tik gora zegoen kopuru hori)  baina desberdintasunak areagotzeko modua delakoan nago. Gurasoen “laguntza” horrekin gerta litekeen bezalaxe.

deia.com-en ateratako argazkia

Hemen duzu orain dela hiru urte eman nuen ikuspegia; iritzia ez da aldatu. Halaber, berri-berria ez bada ere eta gazteleraz izan arren, José Manuel Sánchez Galánek idatzitako sarrera hau interesgarri suerta dakizuke: 10 verdades acerca de los deberes (o 10 razones para dejar de mandar deberes)

Eta nola ikusten duzu zeuk? Iritzia partekatu nahi?

MOOC

Puri-purian dago MOOC-en kontu hau, nahiz eta Deia.com-en bilaketa eginda emaitzarik lortu ez… oraindik.  Bi adiskidek esan didate azken egunotan horietako batean izena eman dutela eta ea zergatik ez dudan nik ere gauza bera egiten.

Lehenengoz entzun nuenean, eta soldaduska zein kontzientzia-eragozleak  zeuden  garaikoa naizela kontuan hartuta, MOC (KEM euskaraz) gogorarazi zidan, baina ez. Jende askorentzat eta online antolatzen diren ikastaro irekiez ari gara, MOOC ingelesez. Uztailean Zallan egingo den Ikasnabar’13  nazioarteko biltzarrean MOOCen gaia lantzekoak dira; izan ere,  “Onlineko Ikastaro Masibo Irekiak edo MOOC deritzon kontzeptua eta beroien tipologia ulertzea” da duten xedeetako bat.

palphy Flickr-en

Arestian aipatu dizkizudan adiskide horiek zein azken boladan irakurtzen ari naizenak aukera ugari eskaintzen eta eskainiko duen planteamendu indartsua dela ematen didate aditzera. Bizitza osoan zehar ikasteko aukera aparta, beste era batera esanda. Baina nik neuk zalantzak ere baditut, urrutiko hezkuntzan eskarmentua badudalako. Are, prozesu horretan arrakastaz aritua naizelakoan nago.

Bi dira sumatzen ditudan oztopoak: urrutiko ikaslearen bakardadea gisa definitu dena (bene-benetan pairatu egiten dena, zin dagizut) eta partaidetza pasiboa, alegia, sarean jarritakoa irakurri bai baina ez idazteko joera (hortaz ere zertxobait badakit). Horiez gain, une honetan nagusi den dohakotasuna gehitzen badugu, izen-emate ugariak izan arren, uzte-tasak ez dira seguruenik txikiak izango (hala ageri da Miguel Zapata Rosek emandako datu batzuetan)

Bitartean, hor dihardugu nola euskaratu: OIMI? (online ikastaro masibo irekiak) OIJI?(online ikastaro jendetsu irekiak)MGOII? (muga gabeko online ikastaro irekiak) MBOII? (muga bako online ikastaro irekiak)

 

Gazteen erronkak

2008ko azaroan burutu ziren Bilbon Heziberri, etorkizunerako hezi Jardunaldiak.  Partaidetza zuzena izan nuen bertan; adibidez, gaiaren inguruko iritzi-artikulu bat argitaratu zidaten Deian (egun ez omen dago ikusgai, baina aipamena egin eta nire kanpamentu nagusian jaso nuen bere garaian). Halaber, eraiki zen blogean atal baten ardura eman zidaten,  Gazteen erronkak 2025ean, hain zuzen (gazteleraz, retos de la juventud en 2025)

Zenbait kidek parte hartu zuen; Jose Mari Lasa izan zen lehendabizikoa. Bere ikuspegia ondoko lerroetan duzu; ia bost urteren buruan iragarritakoaren bidean aurrera egin dugun pentsa dezakezu eta horrez gain hemen partekatu, pantailaz bestalde zauden lagun horrek.

Heziberri webgunetik hartutako irudia

Continue reading Gazteen erronkak

Baina, nor da hau?

Agian hori galdetuko diozu zeure buruari.

Googlen bilatzea da nitaz gehiago jakiteko aukera bat, noski. Neuk ere  egiten dut , jakinminak bultzaturik  (neure buruaz dioena bilatzeraino iritsita inoiz). Edota nik idatzitakoei erreparatzea izan liteke beste bide bat.

Dena den, gauden garaian eta denbora laburra izaten dugula kontuan hartuta, Nick dut nik saioan iaz egin zidaten elkarrizketa dakarkizut jarraian.

Hezkuntzari buruzko iritzirik bota nuen bukaera aldera, egindako galderaren baten harira. Egia badiotsut, kazetariak nahiko ondo aztertu zuen nitaz zegoena. Google baliatu ote zuen?