20
Mai 13

Ni Euskalduna! Ni Hendaiarra!

Aita pasaitarra, ama hondarribitarra eta bera hendaiarra!

Andoni Etxarrirekin egon nintzen Henadaian, bere herrian. Han grabatu genuen elkarrizketa, Hendaiako portuaren ondoan, bera txikitan jolasten zen leku berean.

YouTube Preview Image

Inguruan bunker bat zegoela kontatu zidan eta bertan jolasten zirela. Asteburuetan Irunera joaterakoan gertatutakoak, gerra garaiko kontuak, festak etabar kontatu zizkidan.

Tren geltokiaren garrantzia lanpostuen kontuan, Hitler eta Francoren elkarrizketaren garrantzia, inguruko herriekiko erlazioa… zer dela eta dituzte liskarrak Donibanerekin?

Uste nuen baino interesgarriagoa den herria aurkitu eta ikusi nuen Andoniri esker.

Mila esker Hendaia Euskaraz eta Andoni Etxarri!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez


13
Mai 13

Ni Euskalduna! Ni Sopeloztarra!

- Goazen hondartzara!
- Erraza izango balitz joango nintzateke…
-Zergatik deritzozu zaila dela?
Sopelan hiru hondartza ditugulako aukeran!”

Hau izan liteke turisten dilema… Hiru hondartza aukeratzeko, eta hirurak zoragarriak. Baina aldi berean, arriskutsuak. Arriskutsuak zergatik?

YouTube Preview Image

Turista hitza aipatu dut, baina turistek herriko atal bateri kalte egin dietela aitortzen digu Jose Begoñak: Zein atalari kalte egin ote diote turistek? Turismoarentzat erakargarria den herri honetan, hainbat kontzeptu interesgarrien esanahia ikasi dugu. Adibidez, zer ote da Amarratza? Eta zergatik hitz hori? Tori pista bat: Hamar Atz… Gehiago jakin nahi izanez gero, eman play-ri!

 Herriko pertsonai famatuei buruz, hizkuntzari buruz eta gauza gehiagori buruz hitz egin digu gure elkarrizketatu jator honek. Bere etxebizitzan hartu ninduten eta ikaratuta gelditu nintzen: zelako etxe polita! Eta zelako bistak! Oso ondo hartu ninduten Begoña familiak (baita euren animaliek ere)

 Eskerrik asko Jose Begoñari, bere semea den Mikel Begoñari eta Sopelako Udalari eskaini ziguten laguntza guztiagatik!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez


06
Mai 13

Ni Euskalduna! Ni Asteasuarra!

Asko kostata, baina azkenik aurkitu genuen kamara aurrean hitz egin nahi zuen asteasuarra.

Eugenio Usabiaga Larrarte. Beti baserrian bizi izandakoa eta orain dela urte gutxi batzuk kalera jaitsia, bere etxean hartu gintuen garaiko eskolako kontuak, jaiak, apaizaren kontuak etabar kontatzeko prest.

Asteasu, herri benetan euskalduna. Gaur egun ere, umeek bertako euskaraz eta “hikan” hitz egiten dute euren artean.

YouTube Preview Image

Urtean hiru egunetan kanpai handia jotzen dute. Zeintzuk dira egun horiek?

Eta ba al dakizue zein den asteasuar famatuena? Bernardo Atxaga! Bere amak gure elkarrizketatuari klaseak ematen zizkion.

Kostata ateratako elkarrizketa baina benetan interesgarria.

Mila esker Eugenio eta Asteasuko Udalari!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez


29
Api 13

Ni Euskalduna! Ni Larraonatarra!

Satur, Larraonako euskaldun bakarra da. Eta kaleetatik euskaraz hitz egiten entzuten duen bakoitzean, gerturatu  eta hizketan hasten da, ahaztuko zaiola beldur baita.

Txikitan Baztanera joan zen, aita bertako irakaslea baitzen, baina 17 urte zituela Larraonara bueltatu ziren eta, nahiz eta Baztan asko maite duen, larraonatarra sentitzen da.

YouTube Preview Image

Larraonan, gutxi, erdaldunak eta agureak direla dio. Eta oso ume gutxi daudela.

Hala zen edo ez ikusteko bueltatxo bat eman genuen herritik eta bai, Saturrek arrazoia zuen. Oso jende gutxi ikusi nuen, baina ikusi nituenak jatorrak eta, Saturrek dion bezala, langileak.

Mila esker Satur Andueza, Tomás Andueza eta Ameskoako Udalari.

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez


22
Api 13

Ni Euskalduna! Ni Santurtziarra!

Ezkerraldeko herria dugu Santurtzi!

Itsasoarekin harreman estua duen herri honetan, jaiak ez ziren behar bezala ospatzen eta bertako herritarrak, urteetan zehar eztabaida handia izan zuten herrira jotzen zuten ondo pasatzera, Portugaletera. Ondo pasatzera eta “Guerra de los botones” gauzatzera. Ez dakizuela zeri deritzon “Guerra de los botones”?

YouTube Preview Image

Herri honetan altu hitz egiteko joera dago, kostaldeko herri guztietan bezala. Dena den, Bermeon eta Santurtzin altu hitz egiteko joera hori garatuago dagoela aitortzen digu gure elkarrizketatuak.

Gainera, bertako sardinak munduko onenak direlaren berri izan dugu, eta ez hori bakarrik! Santurtzin sardina prestaketan fama handia izan duten bi pertsonaiei buruz hitz egiten digu Fernandok: Mandanga eta Currito.

Hizkuntza aldetik, euskara ez jorratzearen arrazoiak aurkeztu eta azkenaldian hizkuntzak jasan duen mintza garapenari buruzko datu interesgarriak ematen dizkigu.

Herria benetan polita da, eta herritar jatorrak aurkituko dituzue Santurtzin. Baina, kontuz! Ezizen zaleak dira! Behin gerturatu ezkero eta bertakoekin konfiantza hartu ezkero, hor konpon jartzen dizuten ezizenarekin…

Eskerrik asko Fernando Arriola eta Santurtziko Udalari!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez