Ni Euskalduna! Ni Dimatarra!

Sagarna familiak ordu bete baino gehiago zeraman nire zain euren baserrian tximinia piztuta Dima eta inguruko herrietako istoriotxoak kontatzeko. Baina Dimak oso lurrande handia du, eta ordu bete baino gehiago egon nintzen kotxearekin bueltaka, mendia gora mendia behera gasolinarik gabe gelditzeko beldurrez, baserria aurkitu ezinik…

Azkenik Anunciación Sagarna aurkitu nuen irripar handi batekin baserriaren atean eta Antonio Sagarna sukaldeko sutondoan eserita anekdotak kontatzeko prest… “Euskadi” izeneko txakurrari zergatik aldatu zioten izena jakin nahi al duzue? Ikusi bideoa ;)

Hala kontatu zizkidaten eta etxerako bueltako bidea ondo erakutsi ere, baina bada ezpada, txorixo bat oparitu zidaten, bueltan berriz galtzen banintzen gosez ez hiltzeko behintzat. Mila esker Antonio eta Anunciación zuen irripar, abesti, istorio eta noski txorixoarengatik!

http://nieuskalduna.metroo.es-ren bidez

5 thoughts on “Ni Euskalduna! Ni Dimatarra!”

  1. Ondo jauk idatzite… bañe… esan “Ni Dimostarra” esanten jauriek eta ez “Ni Dimatarra”. Ia urrengoan adiago hauen!!

    1. Uste joat “gu dimaztarrak gara” esan deuriela. Arratíen “dimeztarrak” esaten dok. “Dimostarrak” batzuk esaten jeuriek, baie guk ez.

      1. Euskaltzaindian dimatar edo dimoztar doite… baina guk elkarrizketa argitatzeko momentuan elkarrizketatuek esaten zuten moduan jarri genuen.
        Gure errua.
        Mila esker zuen iruzkinengatik.

  2. gustatuko litzaidake jakitea, ea ezagutu bazendun Dimako errementaria Hipolito Basterra, eta bere familia ni bai naiz bere iloba.Agian gogoratzen duzu antzinako gertaeraren bat.eskerrak emonez agurtzen zaitut musu haundi batez.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *


*