Ni Euskalduna! Ni Debarra!

Hondartzan egoteko egun paregabea zen Debara joan nintzenean eta Jesus, Luis Mari eta Antxonekin Jubilatuen Elkartean gelditu nintzenean.
Besozabal hartu ninduten eta Deban gertatutako istoriotxoak kontatu zizkidaten. Garaian Madrilik eta Toledotik zetorren jende pila oporretan, eta askok militarrak zirela kontatu zidaten. Gaur egun euskaldunak dira Deba bisitatzen dutenak.

YouTube Preview Image

Gure elkarrizketatuek Ondarrura joaten ziren asteburuetan dantza egin eta ligatzera. Eta ligatzen ez zutenean kubata batzuen ostean Debara bueltatzen ziren oinez. 
“Inaxio” taberna oso famatua zen orain dela urte batzuk, baina “mundu osoan famatua zen taberna” hau orain dela urte batzuk itxi behar izan zuten.

Frankismo garaiko kontuak ere kontatu zizkidaten. Nondik zetorren Sakonetara iristen zen kontrabandoa?
Zeintzuk dira ikusi beharreko eraikinak Deban? Nire iritzi pertsonala: 1910. urtean eraikin zuten Merkatua, gaur egun baserritarrek euren produktuak saltzen dituzten lekua, xarma berezi bat duen lekua dela uste dut.

Mila esker Jesus, Luis Mari eta Antxon zuen herria pixkat gehiago ezagutarazteagatik!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez

2 erantzun “Ni Euskalduna! Ni Debarra!” sarreran

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>