Ni Euskalduna! Ni Errezildarra!

Nekazaritza zen Errezilgo bizimodua Jose Ignazio Azpilaga jaio zenean. Gerra garaia eta gerra ondorengoa bizi izan zuen bere txikiaroan.

Imaginatzen al duzue nolakoa zen gerra ostea Errezilen? Jose Ignaziok zerbait kontatzen digu elkarrizketan.

Gaur egun Udaletxea den tokian eskola zegoela, eta garaiko Udala zena, gaur herriak duen taberna bakarra dagoela. Errezil ez da herri handia, baina euskalduna da oso. Eta bai garaian eta bai gaur egun euskaraz hitz egiten dute; bertako euskara. Eta zerk egiten du Errezilgo euskara berezia?

Errezilen badaude gauza bereziak, hitz egiteko eraz aparte, eta Jose Ignaziok pare batzuk azaltzen dizkigu elkarrizketan.

Benetan herri txiki eta polita, inguru ederrarekin eta biztanle jator-jatorrekin!

Mila esker Jose Ignazio Azpilaga eta Errezilgo Udalari!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *