Gu leioaztarrak! Gu euskaldun txikiak!

Leioara joan ginen, Altzaga eskolara. Sarreran argazki eta marrazki pila eta ederrak ikusi ahal izan nituen horma-irudiz beterik dagoen eskola baita. Sei ikasleekin musika gelan elkartu ginen eta bertan egin genuen bideorako elkarrizketa. Motza egin zitzaigun oso ikasle jator eta alaiak izan zirelako eta giro ederra izan genuelako. Ondoren herritik ibili ginen, herri polita eta bizia da Leioa.

Mila esker gure proiektua onartu duten Edurne ikasketa-buruari, Joxerra zuzendariari eta beste irakasleei. Gure eskerrik beroena gure sei protagonistei: Lucía, Jokin, Yuri, Eneko, Maider eta Sendoa. Aupa leioaztarrak!

Jokin eta LuciaSendoa eta MaiderEneko eta YuriUdaletxea eta elizaLeioako enparantzaLeioako ahateak

Ni Euskalduna Facebook-en

Ni Euskalduna Metroo-n

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *