Gu urduñarrak! Gu euskaldun txikiak!

Urduñara joan ginen, Urduña LHI Ikastetxera. Txikiak galdera zailak erantzun zituzten, lehenik urduriz, baina azkenean askoz lasaiago, profesionalak bezala. Badakizue non egongo diren miloi urte barru? Ikusi urduñar txikien elkarrizketa eta beraien iritzia jakin ahal izango duzue.

Herri polit hau bisitatzen ere egon ginen eta gure umeei gehien gustatzen zaizkien lekuak ikusi genituen. Urduñak eskaintzen zigun naturaz gozatu genuen eta begi  errugabeagoekin herria ikusi ahal izan genuen.

Mila esker herriko biztanleei eta Urduñako Lehen Hezkuntza Ikastolako zuzendari eta irakasleei proiektua onartu eta bertan parte hartzeagatik. Gure eskerrik bereziena elkarrizketa maitagarri honetako gure sei protagonistei Ismael, Alaia, June, Unax, Alazne eta Yassir. Aupa urduñarrak! Aupa euskaldun txikiak!

ismaeletaalaiabuenasaietazazpibuenaalazneetayasidbuena

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *