Egun hauetan Ni Euskalduna lan taldeak gabon zoriontsuak eta 2013 ezinhobea opa dizue!
Ederki pasa egun hauek.
ZORIONAK eta URTE BERRI ON!
Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es-ren bidez
Egun hauetan Ni Euskalduna lan taldeak gabon zoriontsuak eta 2013 ezinhobea opa dizue!
Ederki pasa egun hauek.
ZORIONAK eta URTE BERRI ON!
Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es-ren bidez
Asko aldatu da Aramaioko bizitza. Gure lau elkarrizketatuek ala diote behintzat. Lana, giroa eta Faustinok dion bezala festak ere bai. “Gaur egun lehen ikusten ez zenituen gauzak ikus ditzakezu.“
Zer gauza ikusi ditu aurtengo jaietan Faustinok?
Zein abesti dantzatzen zituzten Aramaioko erromeriatan? Faustinok horietako bat abesten digu!
Zein euskara hitz egiten da mugan dagoen herri txiki honetan? Julita, Luisa, Faustinok eta Rafaelek ondo azaldu zidaten eta Aramaio “Villa por sí” zela ere contatu zidaten.
Goikoetxea bertan jaio zela, inguruko herriekiko erlazioak eta hamaika istoriotxo gehiago kontatu zizkidaden dena irribarre eta giro onean.
Oso ondo pasa nuen herri arabar hau ezagutzen.
Mila esker Julita, Luisa, Rafael, Faustino eta Aramaioko Jubilatuen Elkarteari.
Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es-ren bidez
Hamasei herriz osaturiko udal-herria da Zigoitia, urte askotan umerik gabe egon zena, baina azke urte hauetan gazte asko bueltatzen hasi dira eta behi itxi zuten eskola berriz ireki behar izan dute. Umeekin batera euskara ere bueltatu da Zigoitiara.
Felixek, Segundok eta Fernandok Zigoitiak jasan dituen aldaketa nagusiak kontatu zizkidaten. KAS Etxebarri-Ibiñan jarri zutenetik zigoitiarren bizimodua nola aldatu zen, “Eguzki jaia”, “Zigoitia euskaraz” eta beste festen zergatia kontatu zidaten.Eliza eta turismoaren garrantziaz ere hitz egin genuen.
Garai bateko bizitza itzultzen dela dirudi, herri batua, bizilagun guztiak ezagutzen dira, 100 ume dituen eskola… oso udal-herri interesgarria benetan!
Mila esker Felix, Segundo eta Fernando!
http://nieuskalduna.metroo.es-ren bidez
Kaixo denoi!
Gure herri guztien historia eta istorioak konpartitzeko blog hau zabaltzen dut! Elkarrizketetan gure aiton-amonek euskal herrien historia kontatzen digute. Facebook orrialdean ere kuxkuxeatu, komentatu eta zure herriarekiko dituzun sentimenduak adieraz ditzakezu.