Bizkaia


13
Mai 13

Ni Euskalduna! Ni Sopeloztarra!

- Goazen hondartzara!
- Erraza izango balitz joango nintzateke…
-Zergatik deritzozu zaila dela?
Sopelan hiru hondartza ditugulako aukeran!”

Hau izan liteke turisten dilema… Hiru hondartza aukeratzeko, eta hirurak zoragarriak. Baina aldi berean, arriskutsuak. Arriskutsuak zergatik?

YouTube Preview Image

Turista hitza aipatu dut, baina turistek herriko atal bateri kalte egin dietela aitortzen digu Jose Begoñak: Zein atalari kalte egin ote diote turistek? Turismoarentzat erakargarria den herri honetan, hainbat kontzeptu interesgarrien esanahia ikasi dugu. Adibidez, zer ote da Amarratza? Eta zergatik hitz hori? Tori pista bat: Hamar Atz… Gehiago jakin nahi izanez gero, eman play-ri!

 Herriko pertsonai famatuei buruz, hizkuntzari buruz eta gauza gehiagori buruz hitz egin digu gure elkarrizketatu jator honek. Bere etxebizitzan hartu ninduten eta ikaratuta gelditu nintzen: zelako etxe polita! Eta zelako bistak! Oso ondo hartu ninduten Begoña familiak (baita euren animaliek ere)

 Eskerrik asko Jose Begoñari, bere semea den Mikel Begoñari eta Sopelako Udalari eskaini ziguten laguntza guztiagatik!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez


22
Api 13

Ni Euskalduna! Ni Santurtziarra!

Ezkerraldeko herria dugu Santurtzi!

Itsasoarekin harreman estua duen herri honetan, jaiak ez ziren behar bezala ospatzen eta bertako herritarrak, urteetan zehar eztabaida handia izan zuten herrira jotzen zuten ondo pasatzera, Portugaletera. Ondo pasatzera eta “Guerra de los botones” gauzatzera. Ez dakizuela zeri deritzon “Guerra de los botones”?

YouTube Preview Image

Herri honetan altu hitz egiteko joera dago, kostaldeko herri guztietan bezala. Dena den, Bermeon eta Santurtzin altu hitz egiteko joera hori garatuago dagoela aitortzen digu gure elkarrizketatuak.

Gainera, bertako sardinak munduko onenak direlaren berri izan dugu, eta ez hori bakarrik! Santurtzin sardina prestaketan fama handia izan duten bi pertsonaiei buruz hitz egiten digu Fernandok: Mandanga eta Currito.

Hizkuntza aldetik, euskara ez jorratzearen arrazoiak aurkeztu eta azkenaldian hizkuntzak jasan duen mintza garapenari buruzko datu interesgarriak ematen dizkigu.

Herria benetan polita da, eta herritar jatorrak aurkituko dituzue Santurtzin. Baina, kontuz! Ezizen zaleak dira! Behin gerturatu ezkero eta bertakoekin konfiantza hartu ezkero, hor konpon jartzen dizuten ezizenarekin…

Eskerrik asko Fernando Arriola eta Santurtziko Udalari!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez


4
Api 13

Ni Euskalduna! Ni Sondikatarra!

Oraingo honetan azkenaldian aldaketa nabarmenak jasan dituen herrian izan gara: Sondika. Bertan, Bizkaiko aeropuertua kokatzen da, Edurnek eta Lorek horren inguruko hainbat datu interesgarri ematen dizkigute. Adibidez, bertan herriko jai nagusienak ospatzen zirelaren berri ematen digute.

YouTube Preview Image

Horretaz gain, astebukaerak igarotzeko ikuspuntu ezberdinak eman dizkigute bi andra hauek. Hala ere, gehienezko orduaz hitz egiten dutenean, biak bat datoz. Berdina al da gaur egun gazteek errespetatu beharreko gehienezko ordua eta antzinekoa?

Gainera, Sondikan, gerra garaia oso gaizki igaro zutela diote; bai eurek, baita euskarak ere. Zer nolako egoeran aurkitu zen Euskara orain dela urte batzuk Sondikan? Nortzuk hitz egiten zuten?

Azkenik, inguruko herriekin nolabaiteko pikea zutela aitortzen dute, baina zein herriarekin? Edo honbeto esanda, zein hiriarekin? Eman “play”-ri eta gozatu elkarrizketa honetaz!

Eskerrik asko Lore Etxebarriari, Edurne Orozkori eta Sondikako Udalari.

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez


5
Mar 13

Ni Euskalduna! Ni Foruarra!

Oraingo honetan Erroman egon gara eta bertan, euskaldunak topatu ditugu! Nahiz eta txantxa izan,Foruak erromatarrekin harreman zuzena du, herriak duen istoriaren muina bertan aurkitu dezakegulako. Javierrek, I. Mendetik-XIX. Mendera arte erromatar aztarna horien inguruan gertatutako guztia kontatu digu, eta zihur nago zuetako askok ez zenuketela inoiz pentsatuko honelako gauzak Euskal Herrian gertatzen zirelarik.

Badakigu Izaro eta Bermeo artean zekulako iskanbilak izan direla mendeetan zehar, baino: zer eragin izan du iskanbila horrek Foru herrian?

YouTube Preview Image

Herritar guztiek ezagutzen duten gizona dugu Javier, herriko txistulari ospetsuena. Eta ez hori bakarrik, Elai Alai taldean eragin handiko pertsonaia dugu! Herri dantzazale honetan musika tresna batek sortzen duen soinuari “inpernuko soinua” deitzen zioten apaizek. Zein ote?

Horretaz gain, nortzuk antolatzen zituzten herriko festak? Zer da bide-zorra? Zelako konpromezua zuten inguruko herriekin? Nondik dator Forua izena? Galdera hauen erantzunak bideo honetan aurkituko dituzue, eta benetan gozatuko duzuelakoan nago.

Eskerrik asko Foruako Udalari, laguntza handia eman baitziguten eta Javier Irazabali, izan zuen harreman atseginagatik eta oparitu zigun liburuagatik!


21
Ots 13

Ni Euskalduna! Ni Kortezubitarra!

Omako basoa ezagutzen duzue? Eta Santimamiñeko Kobak? Toki hauen menpe dagoen herrian izan naiz: Kortezubi.

YouTube Preview Image

Herri txikia, polita eta oso euskalduna. Hain da euskalduna, zeinen orain dela urte asko eta gaur egun egiten den euskara berdina den.

Gainera, antzinean festak nola ozpatzen ziren eta gaur egun nola ozpatzen direnen berri izan dut eta egia esan, gauzak asko aldatu dira urte gutxitan!

Zuen herrian bekatu hitzak esanahi ugari zituen? Hemen apaizen hitzetan bai behintzat!

Goza ezazue orain dela 20 urte Gernikaren menpean zegoen herri honetaz: Aupa Kortezubi eta kortezubitarrak!

Mila esker Jesus Zemigaoraindiari!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez