Gipuzkoa


6
Mai 13

Ni Euskalduna! Ni Asteasuarra!

Asko kostata, baina azkenik aurkitu genuen kamara aurrean hitz egin nahi zuen asteasuarra.

Eugenio Usabiaga Larrarte. Beti baserrian bizi izandakoa eta orain dela urte gutxi batzuk kalera jaitsia, bere etxean hartu gintuen garaiko eskolako kontuak, jaiak, apaizaren kontuak etabar kontatzeko prest.

Asteasu, herri benetan euskalduna. Gaur egun ere, umeek bertako euskaraz eta “hikan” hitz egiten dute euren artean.

YouTube Preview Image

Urtean hiru egunetan kanpai handia jotzen dute. Zeintzuk dira egun horiek?

Eta ba al dakizue zein den asteasuar famatuena? Bernardo Atxaga! Bere amak gure elkarrizketatuari klaseak ematen zizkion.

Kostata ateratako elkarrizketa baina benetan interesgarria.

Mila esker Eugenio eta Asteasuko Udalari!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez


9
Api 13

Ni Euskalduna! Ni Sanpedrotarra!

San Pedron Carmen Arrieta eta MªRemedios Gaztelumendirekin egon nintzen.

MºRemedios Gaztelumendik azukrea eramaten zuen eskolara. Zergatik?

Biek kontatu zizkidaten eskolako eta frankismo garaiko istoritxoak. Carmen Arrieta sanjuandar batekin ezkondu zen eta estropadak zirenean gertatzen zena kontatu zidan ere.

YouTube Preview Image

Bi sanpedrotar hauek gauza asko bizi izan dituzte bai San Pedron eta bai inguruko herrietako festetara joaten zirenean ere.

Garaiko erlijioaren garrantzia azaldu zidaten, arrantzale guztiak puntetan zegoen Santo Kristora iristerakoan aitaren egin eta arrantza on bat eskatzen zuten, eta itsaontzian sartu baino lehen denak mezara joaten ziren. Gau egun ez diote garrantzirik ematen erlijioari.

Zer da “Falcon Crest”? Eta zein da sanpedrotar famatuena?

Mila esker Carmen Arrieta, MªRemedios Gaztelumendi eta Pasaiako Udala.

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez


25
Mar 13

Ni Euskalduna! Ni Berastegiarra!

Damianak Berastegiko bizimodua kontatzeko prest hartu ninduen bere etxean.

Eskolatik irten eta etxeko lanak nola egiten zituzten kontatu zidan, ia jolasteko denborarik eduki gabe. Garaian eskola udaletxearen bi gelatan zuten, bata mutilentzat, bestea neskentzat.

YouTube Preview Image

Asteburuetan Damianaren osabak soinua jotzen zuen, baina sueltoan dantzatu behar zuten, dantzan ibili ezkero hurrengo egunean apaizak ez baitzien jaunartzerik ematen.

Garaian nekazaritzan ibiltzen ziren berastegiar gehienak, gaur egun inguruko herrietan dauden fabriketara joan behar dute lan bila.

Zerekin ordaintzen zuten dendetan dirurik ez zegoenean? Eta zeinek esaten zuen: “Berastegi: el pueblo sano”?

Mila esker Damiana Urreta Izagirre, Maitane Zubillaga Mendibe eta Ana Otermin.

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez


18
Mar 13

Ni Euskalduna! Ni Mutrikuarra!

Jesus Basterretxea eta Arantxa Barrenetxea euren etxean hartu ninduten Mutrikuri buruz hitz egiteko.

Garaiko eskola, hizkuntza, festak, herriko giroa eta beste gai askotaz hitz egin genuen.

YouTube Preview Image

Garaian Arantxa atxilotua egon zen. Ba al dakizue zergatik? Galtzerdi kontuak…

Saturraranen zegoen kartzelari buruz ere hitz egin genuen. Bertan ume eta emakume asko hil ziren. Gaur egun ez dago ezer baina, garaian gauza bildurgarriak pasa ziren.

Eta nolakoak dira mutrikuarrak? Arantxak esaten duenarekin ados nago ni!

Mila esker Jesus Basterretxea, Arantxa Barrenetxea eta Eukeni Sustaeta Oianguren!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez


5
Ots 13

Ni Euskalduna! Ni Sanjuandarra!

Pasaitarrak bai, baina sanjuandarrak bihotzez. Antzina San Juan Hondarrabiakoa zen eta San pedro Donostiakoa. Portuarengatik batu ziren eta geraoago Antxo eta Trintxerpe batu ziren Pasaiako herria osazten.

YouTube Preview Image

Betidanik egon da izugarrizko pikea San Juan eta San Pedroren artean eta estropadengatik dela azaldu zidaten Florentino Legorburu eta Jose Ramon Sistiagak.
Zer gertatzen zen asteburuetan eskubaloian jokatu eta sanjuandarrak galtzen zutenean?Zer gertatzen zitzaion arbitroairi?
Nolakoa da euskararen egoera San Juanen?
Inguruko herriekin zer edo zer badute sanjuandarrek. San Pedrorekin estropadengatik, baina AntxoLezo eta Hondarrabiarekin?

Asteburuetan gizaldi ezberdinek gauza ezberdinak egten zituzten. Nora joaten ziren Florentino eta bere kuadrila? Eta Jose Ramonena?

Gipuzkoako kostaldeko herrietatik politena dela diote. Hara joan nintzenean egun goibela eta euritsua zegoen, baina hala eta guztiz ere, herri izugarri polita eta txoko ederrekin aurkitu nuen.

Eta bai, Florentino eta Jose Ramonek sanjuandarrei buruz esaten dutena egia da: “San Juanen oso jende jatorra, konfidantza ematen duena”

Mila esker Florentino eta Jose Ramon!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez