Ni Euskalduna! Ni Baionarra!

Berriz ere Iparralderuntz jo nuen. Oraingo honetan Baionara, eta “Bar du Merché” ostatura zuzen-zuzenean. Bertan Josephine Dit Josetterekin hitzordua nuen. Baionako Gaztetxeak lagunduta aurkitu genuen baionar euskalduna.

Bere ostatuan Josetteren semea ezagutu nuen eta 20 urte barru, bueltatu eta berari elkarrizketa egingo diodala zin egin nion. 20 urtetan asko aldatuko ote da Baiona?
Josettek behintzat azken urte hauetan Baiona asko aldatu dela dio, bai.

Herri txikia eta uste nuen baino euskaldunagoa. Iparraldeko euskaldunak beti aho bete hortz uzten naute euskararengatik egiten dutena ikusita.

Elkarrizketa amaitu eta Baiona ezagutzeko bueltatxo bat eman nuen herritik. Benetan maitemindu ninduen Katedrala eta alde zaharreko kaleak ere bai.

Mila esker Josette eta Baionako Gaztetxeari!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez

Ni Euskalduna! Ni Hendaiarra!

Aita pasaitarra, ama hondarribitarra eta bera hendaiarra!

Andoni Etxarrirekin egon nintzen Henadaian, bere herrian. Han grabatu genuen elkarrizketa, Hendaiako portuaren ondoan, bera txikitan jolasten zen leku berean.

Inguruan bunker bat zegoela kontatu zidan eta bertan jolasten zirela. Asteburuetan Irunera joaterakoan gertatutakoak, gerra garaiko kontuak, festak etabar kontatu zizkidan.

Tren geltokiaren garrantzia lanpostuen kontuan, Hitler eta Francoren elkarrizketaren garrantzia, inguruko herriekiko erlazioa… zer dela eta dituzte liskarrak Donibanerekin?

Uste nuen baino interesgarriagoa den herria aurkitu eta ikusi nuen Andoniri esker.

Mila esker Hendaia Euskaraz eta Andoni Etxarri!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez

Ni Euskalduna! Ni Larresoroarra!

Garaian baserriak ziren gehien bat, 600 biztanleekin. Gaur egun 2000 pasata dira Larresoron.

Gauza pila eta aldaketa asko jasan dituen herri txikia. Michéle Recalde, Christiane Errecart, Peio Errecart, Michel Recalde eta Robert Hirigoyen euren etxean hartu ninduten herriak jasandakoak kontatzeko.

Peioren aitak II.Mundu Gerra bizi izan zuen eta Alemanian preso egon zen, baina ez zuen garai horretako gauza askorik esaten.

Nolakoa da euskararen egoera Larresoron? Zein da Leabururekin duten erlazioa? Eta zer da “Makhila”?
Larresoroko gauzarik famatuena eta garrantzitsuena da. “Makhila”  bat erakutsi eta zertarako balio duen azaldu zidaten.

Benetan jatorrak larresoroarrak!

Mila esker Michéle, Christiane, Peio, Michel, Robert eta Ander!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez

Ni Euskalduna! Ni Uztariztarra!

Gure lehen elkarrizketa Ipar Euskal Herrian, Uztaritzen.

Han Michel Sarratia, Battit Ameztoi eta Marie-Christine Daguene-Ameztoi bere etxean hartu ninduten euren herriai buruz hitz egiteko.

Ekarrizketa guztietan bezala, dendak, tabernak, festak eta Uztaritzeko garaiko eta gaur egungo ezberdintasunez hitz egin genuen, baina Iparraldeko eta Hegoaldeko ezberdintasunei buruz ere bai.

Hegoaldeko euskaldun askok Uztaritzera alde egin zutela frankismo garaian, eta II. Mundu Gerran alemaniarrekin izandakoak ere kontatu zizkidaten. Benetan interesagarria!

Nolakoa da euskararen egoera Uztaritzen? Zer dira “kaskarotak”? Eta “Kapito Harri”? Guzti hau eta gauza gehiago kontatzen dizkigute gure hiru uztariztarrek bideoan.
Eta nolakoak dira uztariztarrak? Nire iritziz eskuzabalak, euskaldun peto-petoak eta alaiak direla esango nuke.

Marie-Christinek esaten duen bezala: “Uztaritzeko historioa biziki aberatsa da”.

Mila esker Michel, Battit, Marie-Christine eta Ander!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez