Ni Euskalduna! Ni Aranztarra!

Arantza, mendi tartean galduta dagoen herri txiki, polit eta euskalduna.

Aranztarrak, itxiak direla diote… nik behintzat ez nuen halakorik ikusi! Bertara iritsi eta herritik bueltatxo bat ematera joan nintzenean, aurkitzen nituen pertsona guztiak irribarre bat oparitzen zidaten. Eta Kontxi, Anttoni, MªJosefa eta Gabi aurkitu nituenean berdin.

YouTube Preview Image

Kontxiren baserrian grabatu genuen elkarrizketa, eta garaiko gauza pila kontatu zizkidaten, kontrabandoa, frankismo garaia, Don Esteban famatua… Bortzirietako zein herrirekin dute erlazio hobeagoa aranztarrek? Eta zeinekin dute pike-sano bat?

Benetan ondo pasatu nuen elkarrizketa egiten, eta gainera bukatzerakoan bizkotxo ederra eta goxo-goxoa probatzeko aukera izan nuen. Kontxik egina. Oso oso goxoa.

Mila esker Gabi, egin duzun lan handiarengatik, Anttoni, Kontxi, MªJosefa eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateari!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez

Ni Euskalduna! Ni Alesbestarra!

Alesbes, VillafrancaNafarroako herri polita eta, euskalduna?
Bideoan Julen eta Pedrok Erriberan euskalduna izatearen zailtasuna kontatzen digute.

Alesbestar gazteek Tuterako ikastolara joan behar dute euskaraz ikasi nahi badute, baina hala eta guztiz ere, Alesbesen bertan hizkuntza bakarra eta nagusia gaztelania dela diote.

YouTube Preview Image

Alesbestar gehienek kontserberetan lan egiten dute, baina 60.hamarkadan alesbestar ugari kanpora joan behar izan ziren lan bila, bertan lanik ez zutelako.
Gaur egun biztanle kopurua handitu da etorkinei esker.

Alesbesko gauzarik bereziena jaietako Diana propioa dutela eta iñauteriak dira. Eta Olentzero ere hara joaten dela opariak banatzera! Eta izugarrizko karroza batean egiten du, gainera!

Mila esker Julen Arrondo, Pedro Alberto Malo eta Daniel Gonzalez!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez

Ni Euskalduna! Ni Etxarriarra!

Etxarri-Aranazen Jose Luis Jaka eta Jesus Razkinek euren eguneroko lana momentu batez utzi eta nirekin elkarrizketa egitera ausartu ziren. Eta benetako etxarriarrak direla erakutsi eta frogatu zidaten!

Txikiaroan lan eta lan besterik ez zuten egiten, nahiz eta Jesuek kanpora ikastera joan urte batzuk.

YouTube Preview Image

Etxarriko gauza asko kontatu zizkidaten, turismoaren garrantzia besteak beste. Nondik joaten dira, gehien bat, turistak Etxarrira? Zer dago inguruko mendietan? Eta zertara joaten dira gipuzkoarrak Etxarrira?
Zergatik esaten dute: “Etxarri-Aranaz patata y berza” ?

Herri benetan euskalduna eta kalean euskara da gehien entzuten dena, eta garaian ere bai! Baina ez da soilik herri euskalduna, herri parrandazalea ere bada! Nahiz eta gure elkarrizketatuen hitzetan: “garaiko festak gar egungokoak baino hobeak ziren”

Benetan mila esker Jose Luis Jaka, Jesus Razkin, Andrea Razkin eta Olatz Ibarretxe!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez

Ni Euskalduna! Ni Garestarra!

Kostata baina azkenean lortu genuen Garesen elkarrizketatua: Epi Aracama Azcona.

YouTube Preview Image

Garestarra, betidanikoa. Epirekin egon ginen goiz eder batean bere herriaz hitz egiten. Eta gauza pila kontatu zizkigun. Txikiaroko gauak gogoratu zituen, eta asteburuetan “Gares” diskotekan pasatako momentu ugari ere bai.
Ba al dakizue nondik joaten ziren lehen turista gehienak? Gipuzkoatik! Epiren amak uda iristean ala esaten zuen: “Hemen dira “las amas y los aitas!” Eta orduan euskara entzuten zutela dio Epik.

Gaur egun euskararen egoera arrunt bihurtu da Garesko kaleetan, baina garai batean soilik etxeetan entzuten zen euskara.

Garai  batean herriak bi ate zituen eta inguruko medi batera igotzerakoan ikusi daiteke medieboko herria dela eta horren planta.

Benetan elkarrizketa polita izan genuen Epirekin.

Mila esker Epi eta Garesko Euskara Zerbitzuari!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez

Ni Euskalduna! Ni Beratarra!

Beran Josu Goia Etxeberria aurkitu nuen eta bere familiak betidanik izan duen dendan hartu ninduen elkarrizketa egiteko.
Atzeko partera joan eta han Frankismo Garaian klandestinoki bertan biltzen zirela  eta bertan ere Lesaka eta Berako ikastolak sortu zirela azaldu zidan!

YouTube Preview Image

Kontrabandoaren garrantzia azaldu zidan, gauza fundamentala izan zela garaian. Eta Josuren hitzetan: “Beran denok gara kontrabandistak ez bada kontrakoa demostratzen”.

Bortziriko herrien erlazioaz ere hitz egin genuen eta iparraldeko herriekiko duten erlazioari buruz ere bai.

Beran familia garrantzitsu bat bizi zen garaian: Baroja familia. Zein zen Baroja familiaren erlazioa Berarekiko?

Elkarrizketa itzela izan genuen eta gainera Josuk CD bat oparitu zidan: “Josu Goiaren filosofia larrugorritan”, benetan interesgarria!

Mila esker Josu eta Berako Udalari!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez