“Ba al zenekien Fruizen palazio eder bat egon zela?” galdetzen digu Lucio Mallonak. Bere etxe propioan hartu gintuen Fruizko betiko bizitza kontatzeko:
Fruizko etxeetan urik ez zegoela, ama eta aita baserrian lagundu behar ez zuenean eskolara joaten zela, eskua altxata Francoren garaiko saludoa eginez eskolan sartu behar zela, eskolan ere euskeraz hitzegiten zutela beste Euskal Herriko herrietan ez bezela, Fruizen garaian zegoen denda eta taberna bakarra zela….
Horrelakoak eta gauza gehiago jakin nahi ez gero, Lucio Mallonak kontatzen dizkigun istorioetan murgil zaitez!
http://nieuskalduna.metroo.es -ren bidez.

Garaian hiltzen ziren hilkutxak nork egiten zituen jakin nahi al duzu? Ikus ezazu Jose Ramonen elkarrizketa eta hori eta Bakioko gauza gehiago jakin itzazu:
Mila esker Jose Ramón Bilbao, Sabin Bilbao eta Aitor Aprazi!
http://nieuskalduna.metroo.es-ren bidez
Sagarna familiak ordu bete baino gehiago zeraman nire zain euren baserrian tximinia piztuta Dima eta inguruko herrietako istoriotxoak kontatzeko. Baina Dimak oso lurrande handia du, eta ordu bete baino gehiago egon nintzen kotxearekin bueltaka, mendia gora mendia behera gasolinarik gabe gelditzeko beldurrez, baserria aurkitu ezinik…
Azkenik Anunciación Sagarna aurkitu nuen irripar handi batekin baserriaren atean eta Antonio Sagarna sukaldeko sutondoan eserita anekdotak kontatzeko prest… “Euskadi” izeneko txakurrari zergatik aldatu zioten izena jakin nahi al duzue? Ikusi bideoa ![]()
Hala kontatu zizkidaten eta etxerako bueltako bidea ondo erakutsi ere, baina bada ezpada, txorixo bat oparitu zidaten, bueltan berriz galtzen banintzen gosez ez hiltzeko behintzat. Mila esker Antonio eta Anunciación zuen irripar, abesti, istorio eta noski txorixoarengatik!
http://nieuskalduna.metroo.es-ren bidez