Gu zarauztarrak! Gu euskaldun txikiak!

Zarautzera joan ginen, Orokieta eskolara. Txikiak urdurik etorri zitzaizkigun, baina laster kameraren aurrean jolasten hasi ziren eta mikrofonoarekin ere jolasten egon ziren. Breakdance erakusketa eta guzti egin ziguten! Eta noski, egindako galdera guztiak ederto erantzun zituzten, umorez eta ilusioz.

Goizean, herria bisitatzen egon ginen. Herriko alde zaharretik abiatu ginen hondartzaraino. Eta ondoren hondartzatik ikastolarako bidea egin genuen. Herri polita eta lasaia da Zarautz. Harriturik geratu ginen jende guztia bizikletan ibiltzen ikustean! Jende osasuntsua bizi da bertan!

Mila esker gure proiektua onartu duen Orokieta Ikastolari eta bertako zuzendariari eta irakasleei. Gure eskerrik bereziena gure sei protagonistei: Lehen mailako Leanna eta Iraitz; bigarren mailako Ekhi eta Itziar; eta hirugarren mailako Nahia eta Anuk. Aupa zuek!

Ni Euskalduna Facebook-en

Ni Euskalduna Metroo-n

Gu zarauztarrak! Leanna eta Iraitz Gu zarauztarrak! Nahia eta Anuk Gu zarauztarrak! Itziar eta Ekhi Gu zarauztarrak! ikurriña Gu zarauztarrak