Arrazolako bidean Urrutia baserriko gazta dastatuz

Urrutiako etxekoandrea baserriko jeneroa salduz
Urrutiako etxekoandrea baserriko jeneroa salduz

Igande honetan, familia kotxean sartu, eta Arrazolako bide berdea egitera abiatu ginen.
Eguraldi zoragarria izan genuen beraz hankak luzatzeaz gain naturaz, paisaiaz eta familiaz gozatzeko aukera ezinhobea izan genuen.
Axpe-Marzanako tren geltoki zaharraren ondotik abiatu ginen eta berehala, egin genuen bat, garai bateko meategiko trenbidea zena eta gaur egun, bide berdea denarekin.
Bidea osotasunean korritu eta gero, bueltan ginela, Urrutia baserriaren parean, hara non topatu genuen bertako etxekoandrea, bidean mahaitxoa ipinita, gazta, arrautzak eta piperrak saltzen, nola ez, etxeko haurtxo baten laguntzaz.
Jende ugari izan zen baserritarraren postuan geratu eta batzuk gazta pintxoa, beste batzu gazta osoa edota piperrak erosi zuena.
Geuk, haurra gosez zegoela eta, gazta pintxo batzu erosi genituen eta bueltan ginela, gure artean komentatu genuen, zer nolako adibide erraza, xinple baina bikain bezain eraginkorra ikusi genuen Urrutiako etxekoandrearen jokabidean.
Turismoa eta aisialdirako eginiko azpiegitura, kasu honetan bide berdea, inguruko baserritarren ekonomia suspetzeko aukera izatea eta honenbestez, salmenta zuzena suspertzea.
Bidean zehar ikusitako jendetza kontuan izanik, ziur naiz, jenero gehiago salduko zuela, etxe ondoko bidexkan, edozein herritako feria batean baino.
Zorionak Urrutiako etxekoandre!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *


*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>